Aurrez aurreko taldeetan aritzea ezinezkoa zaien edo bestela ikasi nahi duten ikasleei zuzendutako ikas-irakasteko sistema. Ikaslearen asteko lan autonomoa du ardatz eta astean 45 minutuko mintza-saioa eta 15 minutuko tutoria osagarri.
Horretarako BOGA programaz gain, paperezko materiala ere aukeran du ikasleak nahi edo beharrizan ezberdinei erantzun ahal izateko.